Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GURE ILUNAK

 

iluna berunezko kutxa da

jaso ezin den pisu tzarra

baina zurean badu heldulekua

garabia lotzeko zulo bat

badago gerriraino goratzerik

zer ezkutatzen den

makurtu eta ikusteko

ea hor gorde diren

hemen ostutako kaleargiak

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus