Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NIRE GANBARA

 

geldirik dago arratsa

beluri dena

bazter honetan nire ganbaran

 

mahaian paper ixilak

hauts apur bat

eta erailda orduak

 

apalean zure irri nekatua argazkian

eta norbaitekin hitz egite aldera

piztu dudan irratia

 

hanka bat baino ez du

apurtu gabe osorik

nire bakardadeari eusten dion aulkiak

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus