Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EHOTZEN

 

karraskek goizalba ebaki dute

 

nire eskuak zangoak nire haragia

erraiak eta hezurrak

zure hagin artean ehotzen entzun dira

 

itxaropen beluriek krask

etorkizun berandutu batek

krask ibilian lurretik jaso harriek krask

ezin bereiz daitezke orain

izan nintzena eta hareatzako hondarra

 

ezpainetan lokazten nintzaizula hil naiz

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus