Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOAN-ETORRIAN

 

arrangurak zapatak jantzi ditu

eta badoa astiro

zeru leundu bat dator

irriak saldoka ekialdetik

 

atzean geratu dira gerizpeak

atzean promesa izoztuak

festa abandonatu bat

atzean ageriko sekretua

 

begira nola axolagabezia berberaz

hango eta hemengo arropak

eta barruko tristura zokoak

lehortzen dituen eguzkiak

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus