TO
har ezazu beira eroria
kristal apurtuak nire eskuak
zure hutsezko horma laztantzen jarriak
elkarren marmolean murgiltzeko
alferrikako ahalegin hau
zurrunak sasoi honetako behelainoak
hartu bizitzak berunez beteak
paradisu herdoilduak
lantegi zaporeko izatea
eta kafe kikara batean sartzen den adina bero
portzelana apur bat hotza denerako
© Xabi Borda