Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AUTOETAN

 

eguna motor itzali bat denean

autoan sartu eta

bata bestearen bila abiatzen gara

 

laranja kolorea dute semaforoek

beren azpitik igaro orduko

gurata galtzen gara bidegurutzeetan

 

argiekin keinuak egiten dizkiogu elkarri

ilunean irri bat geroarte bat

debekatuta daude klaxonak gauean

 

gehiegi hurbildu zara kontrako bidetik

mundua bertan geldiarazi asmoz

hondoraino zapaldu ditut balaztak

 

ozta libratu gara talka egitetik

ikara gorputzean jarraitu dugu aurrera

arrasto beltzak geratu dira asfaltoan

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus