ZAPATA ZIKINAK
kristalezko gautik edan genuen
nola emendatu asmatu ezinik
elkarri izeki barru artegatuak
haztamuka eskuak begien zuloan sartuz
saiatu ginen maitale horditua ateratzen
baina gure eldarnioak eta alkohol usaina
izan zitekeenaren hegian hustu ziren
biharamunean zapata zikinak besterik ez genituen
zapatak eta desira bat
ohantze bitan erdibitua
© Xabi Borda