Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EZIN DA BESTE INON IZAN

 

asteak dira joan zinela

eta hiriak ez du zure hutsunea nabari

ez zaio sabelik urratu

ertz hauen artean ez bada

 

haizea sartzen da hormetatik

gela huts zaporea ezpainetan

eta oinetako izotza urtzeko

ez da aski eguzki txiki urkatua

 

hala ere ezin nezake gela hau utzi

ez dago beste lekurik

bazter honetatik bakarrik maita zaitzaket

oheak min duen bestalde honetatik

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus