Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BESTE NONBAIT BUSTI GAITU

 

taupadek jitoan garamatzate

elkarri amarratzea baino ez dugu

ez da beste heldulekurik

 

hatzokin eta eskuokin

txarrantxa irentsiek sabela adina

gozatu ahal diogu batak besteari bakardadea

 

elkarren gabezia gara

eta hemen ari duen euriak

beste nonbait busti gaitu

 

ez galdetu nondik idazten dizudan

badakizu non lotu zintzaizkion nire minari

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus