Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

UTZI GENIEN ZERUA

 

arrakalatuta itzuli digute

hegazkinek zerua

orain beti da arratsa

burdinazko egin dira hodeiak

 

hilurren den zeruak

ezin die izarrei eutsi

eta izerdi tantak

erortzen zaizkio

 

besoetan zeru bat

odolusten ari zaigu

 

 

© Xabi Borda

 


www.susa-literatura.eus