Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
IRAGANAREN SAUDADEA
Itzuli naiz
Poema baten protagonista bezala
Ez jolasen karrikara
Ez asaben baratzara
Itzuli naiz
Ume bakarti bat izatera
Poemak itzuliko duen portuan
Hemen nire gerlaontzia itsasoratu nuen
Metafora bati bizia ematen niola jakin gabe
Hemen mekanikoen takiletan aurkitu nituen
Besteri ezkutatzeko gozoak
Hemen lehen zigarroa hemen lehen liburua
Hemen lehen hildakoa
Hemen lehen
Kartzelatik irten zenean
Eskua ematera etorri zitzaizkion umeari kalafatariak
Hemen koplaka ikasi nahi izan nuen
Hemen gezurretan ikasi nuen
Hemen bagoi batean egin nuen behin lo
Zamaontzi batean sartuta
Mundua korri joanen nintzelako mehatxua betez
Hemen holandar hordi batek burezurraren banderari mun ematen behartu ninduen
Hemen ibiltzen zen gauero ume bat
Bitaz bita estatxak askatu nahian
Ontziek ametsak bete ahal izan zitzaten
Hemen Gineako enborretan zankalatraba nindoan zerrategiraino
Hemen zoratu egiten nintzen ahurretarik fuel usaina hartuz
Hemen morse zeinuak egiten nizkion Simbadi
Hemen neukan hemen zegoen lotua
Abandonaturik aurkitutako urpekontzi alemana
Portu hau zen nire aberria
Orain galegoz entzun behar nuke
Orain soldadoreak sopletea pizten utziko lidake
Orain karabineroek bart zer ikusi dudan galdetuko lidakete
Orain Mariak bularretan estutuko ninduke
Orain beheko tabernara noa
Esan behar lidake Mañuel daiberrak murgil egin baino lehen
Orain neu nago eskolari piper eginda
Ume batek itsasoraturiko ontziak azaldu behar luke
Matzakuko konbatetik itzulian
Amoreari maitasunik eman gabe
Hemen orain monumentu bat egin diote bakeari
Aingura baten idurian
Hemen orain kaioek arte berriak ikasi dituzte
Milia luzetan doaz lehor barna
Sasikoak gordeak geneuzkan zabortegiraino
Orain kostazaina museoren batean omen dago
Eta ofiziala Galiziako hilerri batean
Espainiako banderan bilduta
Urpekontzia pikategira izan omen zen eramana
Eta nik sinetsiarena egiten dut
Hemen orain draga zaharra lotua dago
Oroitzapenetan harrotzen unatua
Ez dizkit itzuliko hondora utzi nituen biziak
Lau zopa egin ditut itsasgoran txatar pusketa batekin
Estekarien aurka posturan ibiltzen nintzenean bezala
Uhinei beha gelditu naiz triste
Idatzi nahi ez dudan kopla bat marmarikatzen
Hemen ez nau inork maite
Ez naiz geldituko
Faroak nagiak ateratzen hasi arte
Ez dut baimenik behar portu itzuli hau ahazteko
Itzuli noa
Poema baten protagonista bezala