Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
TOPONIMIA
On Ramon de la Sotari seme-alabak baino
Ugariago zetozkion ontziak
On Ramon de la Sotak zekien euskara baino
Gehixeago jakin behar zen bere ontzi guztiak euskaraz izendatzeko
Euskalduna ontziolako nagusia zen arren
On Ramon de la Sotak On Resurrección María de Azkueri
Egin zion galde zer izen ipini ontziei
Eta Euskaltzaindiko lehendakaria izanen zenak
Bizkaiko mendien zerrenda eman zion ontziak bataiatzeko
Jata Mendi bizirik irten zen I. Mundu Gerlatik
Genova Bordele Cardiff Marseila mina guztiak libratu zituen
Baina 1936an zahartua zegoen pikategian zeukaten
Eta nire portua hartu behar zuten faxistei traba egitearren
Bilbotik ekarri zuten irailak 12 arratsaldeko 4etan
Irten ziren ontzi guztiak 140 baxurako eta 3 bakailaoketari
Jendez beteta portua hutsik faro guztiak itzali ziren tiroka
Jata Mendi atoian eraman zuten bokaleraino eta
Esan ohi da pailotak nahita egin zuela maniobra oker
Hondoa jo zuen korastak Kalaburtzan trabes gelditu zen
Ez zuten guztiz hondoratu ahal izan baina
Faxistek mendiz hartu behar izan zuten portua
Teknikari alemanak etorri ziren Hamburgeko Bugsier etxetik
350.000 marko urre eskatu zuten garestia zen gerlak asko behar du
Eta orduan Ondarroako Manzisidor azaldu zen
Bere hiru semeekin 120 egunean aterako zuela hondoratutako zatia
Beste 50 behar izanen zituela korasta pikatzeko
Merkeago zen bere eskaintza eta esleitua izan zen
Baina Armada Altxatuak gerlaren premietarako bahitu zizkion
Talde autogenoak bokalea garbitu orduko eta Jata Mendiren korasta
Lehorrean gelditu zen izena brankan zuri
Heinkelek bonbardatzen zuten Jata mendia bezain egoskor
Toponimo baten setaz
Mendeen gainetik 1936ko irailetik 1937ko abuztua arte