Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 
Rimmel
Koldo Izagirre, 2006

Gurasoaren poemak dira Koldo Izagirreren Rimmel liburukoak. Kantu, asmakizun jolasti eta poemen bitartez istorio oso bat kontatzen digu Rimmel bildumak, lau ataletan: alabaren jaiotza, gero lehen eskolatzea, ondoren nerabezaroa eta, azkenik, etxeko babes girotik askatzea bide berri bila. Eta haurrak protagonista dituen literatura on guztietan bezala, irakurketa bat baino gehiago eskaintzen duten piezak dira.

kritikak:
Haurraren begietara jaiotzea, Lander Garro, Oarsoaldeko Hitza, 2006-12-01
«Maitasunaren eta liluraren aitortza ere badira Izagirreren orriok. Maitasuna eguneroko jakintzaren, eguneroko pragmatismoaren azpian bizi da. Sentitzen dugu, sufritzen dugu, baina ez dugu esaten. Gizakiaren erronkarik zailena, akaso, maitasunari oskola kendu eta erakustea izan liteke».
Modernitatea, Jon Kortazar, El País, 2007-01-22
«Forma aldetik, liburuak eta barneko poetikak zerikusia handia dute Teilatuko lizarran eginikoarekin. Adibidez forma poetiko ugari erabili dira, batez ere lehen alde bietan: alegia, kontakizuna, inoiz txistea, logika ilogikoa, ironiaren erabilera poetikoa».
Aitatasun bete hitz, Iratxe Retolaza, Berria, 2007-01-28
«Mailakatzea ez da soilik gaika eta aldika mamitzen, bada mailakatzerik hizkuntzaren erabilera eta baliabideetan ere. Hasiera batean, poetak batik bat joera narratiboari heltzen dio, eszenak sortzen ditu».
Aita-alabak, Aritz Galarraga, Gara, 2007-03-17
«Izagirrek darabilen hizkerak asko du haur literaturan erabili ohi den horretatik: errima, erritmo, errepikapen, hitz-jolas, asmakizun eta abarrez gainezka dugu liburua. Bai eta animali, naturako elementuz beteriko iruditeriaz ere».