Egarri egunak portualdean
Egarri egunak portualdean
2011, nobela
152 orrialde
978-84-92468-33-1
azala: Kepa Gonzalez
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Egarri egunak portualdean
2011, nobela
152 orrialde
978-84-92468-33-1
aurkibidea
 
Egarri egunak portualdean
Koldo Izagirre, 2011

Egarri egunak, bai, 1977ko uda hartakoak: asean gozatu nahi ditu gazteria matxinatu batek askatasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna. Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du heziketa sozial eta sentimentalean aurreneko pausoak ematen ari den protagonista.

      Koldo Izagirrek ohi duenez zehatz eta malgu idatzia, kontagaia ez ezik kontagailua bera bihurtu du narratzaileak irakurketaren akuilagarri, dastatzeko materia gordin bezain samurra, protagonista bezala antikonformista den hizkera narratiboan.

kritikak:
Literaturaz ase, Leire Lopez Ziluaga, Berria, 2012-01-08
«Nobela bikaina da hizkuntzaren erabileran, informazioaren antolaketa ere halakoxea da, norbere buruarekin borroka egiteko aukera ematen du edukiak, eta Euskal Herriko errealitatea gehiegitan landu ez den ikuspuntutik lantzen du».
Portuan gazte, Ibon Egaņa, Deia, 2012-01-28
«Izagirreren prosa bihurriak, elipsi zorabiagarriek eta bihurrikeria sintaktikoek (etekin eta plazer estetiko handiaren iturri, ez dut hori ukatzen) maiz aterarazi egin dute irakurle hau bederen kontakizunetik, idazleak eraiki duen artefaktu estetiko apartak istorioa irentsi izan balu bezala».
Azeituna proletario bat, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2012-04-06
«Hurbileko kontuek balio baldin badute giza harremanen unibertsaltasuna agerian uzteko, Izagirreren ahalegina bikaina dela esatera ausartzen naiz».
Egarria asez, Ekhiņe Egiguren, Gara, 2012-06-09
«Badira irakurri ahala agortzen diren testuak, ostera, Izagirreren eleberriak behin eta berriz irakurtzea ametitzen du; eskatzen ditu berrirakurketak, interpretazioak, irakurlearen plazererako».
Egarri egunak Martutenen, Miel A. Elustondo, Argia, 2012-07-29
«Garai batean, bizikletak ziren udako. Orain, liburuak. Idazten dutenak irakurtzen dutenak baino gehiago diren garaian, desagertzeko zorian dagoen espezie horretakoa zaitugu».
Ahantzi ezinezko egarri urteak, Saioa Ruiz Gonzalez, Argia, 2012-12-21
«Ideien deskripzioa egitetik abiatzen da, ispiluaren zati guztiak eskaintzen dizkigu, irakurleok ideia andana guzti horrekin izan zenaren mundu erreal baten koadroa osatu dezagun».