kritikak:
Wolframiozko hariaren argi iraultzailearen aldarria: Germinal!, Iñaki Sarriugarte,
Idatz & Mintz, 1998-07-01
«Akuilua luma bihurturik, itzain egokia dugu pasaitarra literaturaren gurdia aitzinarazteko, baita gutariko askoren kontzientzia lokartuak kinatzeko be, eta, zer esanik ez, euskaldunon duintasuna lau haizetara aldarrikatzeko».
Anarkistak eta gu, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 1998-09-05
«Anarkisten abenturak kontatzen dizkigu batez ere, estilo arin eta jostariz kontatu ere, bizkaierari asko zor dion euskara samurrez. Abentura liburuak irakurtzeko zaletasuna duenak gozatuko du beraz».
Anarkista martiria, Javier Rojo,
El Correo, 1999-05-12
«Ez dut ukatuko testua bikaina dela, hau da, nobela euskararen aldetik oso ondo idatzita dagoela. Baina gauden garaian egonda, zerbait gehiago itxaroten nuen. Ironia piska bat, adibidez».
Duin harro solemne, Aritz Galarraga,
Argia, 2020-06-14
«Liburuak bete-betean egiten dio erreferentzia gure historiaren nolabaiteko jarraikortasun kontraesankorrari, alegia, euskal gatazka deitu izan dena ez zela 58an, nahi bada 68an, ez zutela “gazte ero” batzuek abiarazi».