kritikak:
Ezinezkoak erraz dirudi, Edorta Jimenez,
Euskaldunon Egunkaria, 1997-01-18
«Koldo Izagirrek keinu luze-xamurra egiten dio irakurleari lehen lerroan bertan hasita, lapurteraren kutsu nabarmenaz blaituz hemengo prosa, lehen zinema saioa Euskal Herrian Miarritzen eta duela ehunen bat urte eman zela gogoan beti».
Petral baina gozo, Xabier Mendiguren Elizegi,
Argia, 1997-02-02
«Pentsa zitekeenaren kontra, ez du zakar idatzi egileak; aitzitik, gozo jardun du, amoltsu, agian gaia aski tristea izan litekeelako berez; hala ere, bere ironia dotorea ez du inola ere ahaztu Izagirrek, eta ziri eder eta jostagarriek beste plazer bat emango diote irakurleari».
Zinea aitzakia, Javier Rojo,
El Correo, 1997-06-05
«Zinearen mendeurrena ospatuz bezala edo, gure artean Koldo Izagirreren liburu hau agertu da. Haren izenburua irakurtzeak sortzen dituen espektatibek, ordea, baten bat despista dezakete».
Gure zinemaren historia petrala, Roberto Mielgo Merino,
Hegats, 1997-12-01
«Gauza bat eskertu behar diogu Izagirreri bereziki: gure historia munduan ere badagoela erakutsiaz batera, soilik gurea den zerbait ere baduela gogorarazten oraindik ahalegina egiten duten gutxi horietakoa izatea, inolako apologismotan erori gabe».