Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
EUSKAL HISTORIAREN LITERATURA
Orduan pirata turko haiek hasi ziren kalapitan
Nola esaten zen euskaraz noeud coulant hau da
Orduan pirata turko haiek hasi ziren kalapitan
Nola esaten zen euskaraz nudo corredizo
Nik ez baitakit turkieraz
Urkabilurra lakirioa sokalasterra
Ahalbait adierazi behar dizuet parabola hau
Eta dotore ematen duenez eman dezagun
Jamaican ibilitako turko haietako batek
Bazekiela slipknot esaten ere
Garaitzaren atxurrak ez bazion akordutik eraman
Urkabilurra lakirioa sokalasterra
Orduan bada pirata turko haiek hasi ziren kalapitan
Eta zinez turkoak zirela uste izan zuen
Arestian abordatua eta lotua zeukaten almiranteak
Ez baitzuten nire irakurleek bezala
Noeud coulant edo nudo corredizo edo slipknot esaten baizik
Urkabilurra lakirioa sokalasterra
Halako iskanbilan non atxilotuak une batez
Pentsatu izan zuen turkoen eta hurkoen arteko
Istilua zela batzuek ez zutela urkatu nahi
Politikoak zirela eta ohartuak zeudela nonbait Grande
De España batek gehiago balio zuela loturik zintzilik baino
Urkabilurra lakirioa sokalasterra
Eta bere buruari kuraia ematearren edo
Idatziko zuen kronika exotikotasunez janzteko
Hitz arrotz haiek hartu nahi izan zituen gogoan
Pirata turkoen zaunka hartan entzuten zituen
Lehen hitzak entzuten zituen azken hitzak
Urkabilurra lakirioa sokalasterra