Non dago Basques' Harbour
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
azala: J&P
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
aurkibidea
 

 

3

 

Zuk eraman baninduzu bezala eramanen zaitut Parisera

Burdinazko gurutzea eman balizute baino harroago

Erakutsi ahal izanen duzu amorante frantses hau

Burdinazko gurutzea eman balizute baino ikaratuago

Eramanen zaitut eskutik faubourg abertzaleenetan

 

Eiffel dorrean gora eginen du zure urpekontziak

Eta nire oihu zoroek gailurrean paratu duzuen bandera inarrosiko dute

Behar adina hordituko gara alemanez kantatuko dut

III. Reich osoak behatuko dizu bekaizgoz nor duk hori

Eta zuk Mata Hari naizela erantzunen diezu irri eginen dut

 

Irri eginen dut nire lana da Parisen

Erreko dugu zure baimen berezia maitatuko zaitut

Hotelik tristeenetan maitatuko zaitut heriotzara

Kondenatuaren ziegan sartuko banindute bezain gozo

Maitatuko zaitut amorruz hil nazazu hil nazazu erregutzen dizudala

 

Abertzaleek gorrotoz behatzen didatelako

Errudunaren kontzientzia daukadala pentsa dezazun

Kontsola nazazun Berlinera eraman baninduzu bezala eramanen zaitut Parisera

Kondenatuari eman dioten azken desioa banintz bezala

Maitatuko zaitut eta argazkietan zer edo zeren oroitzapena geldituko da