Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
PORTUAN NERABE
Deitu dute umeak zabaldu du atea txo
Dauka aurrez aurre txo mozkortua du atean
Elkarren luzekoak dira prakak trukatuko dituzte arratsaldean
Schiff schiff marmarikatzen duela eta emakumezko izen bat
Lagundu dio eskaileretan zabu egiten
Ikaztegien kaian lotu zuten baforea atzo badoaz
Pirita ekarri du badoaz ontziz beteriko igande goizean
Bandera guztiak madarikatzen schiff schiff
Ikaztegien kaian Liberiako ontzi zahar bat dago
Alde egina izanen zuela Kielera joana zela
Ez zuen negar egin ganibeta atera zuen
Benetako marinel ganibeta aingurarik gabekoa giderrean
Zazpi mark pfennig batzuk Camel barraren gainean
Stella Maris apaizen taberna da baina orain meza ematen ari dira
Portuko ofizialen aurrean Maruxa dago zerbitzatzen bakarrik gaude
Kopako bana eskatu zion mutikoak Maruxari
Maruxak beha umetxo ez dizuet emanen
Orain ez al duzue etsaiaren dirua hartzen
Erantzun nion txo mozkortuarena ikasten hasia
Eta beste taberna batera egin genuen hanka
Batera egin genuen berba
Elkarren aldekoak ginen Günter zuen izena
Eta geltoki ondoko etxean
Ezindu arte maitatu genuen Monique
Atea jo nuen gurasoenean tatuaia egin berria neukan besoa agerian
Schiff schiff marmarikatzen niola zabaldu zidan ume hari