Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
HISTORIAREN EUSKAL LITERATURA
1626 abuztuak 5 Atlantikoan 40 tonako ontzi merkante bat
Polingeneko portutik dator zama desberdinekin
Nazionalitate zehaztugabeko batek jarraitua
Tripulante irlandarrek pirata turkoak dituztela uste dute
Eta babestu egiten dira Bearehaveneko gaztelu zaharraren harresien ostean
Lehorreratzen dira bizia salbatuz eta ontzia abandonatuz
Galwaykoa irish Gaillimh zen merkataria
Heldu dira piratak txalupa batean eta bela nagusia eramaten dute
Egiten dituzten oihuengatik kantuengatik turkoak zirela
Esan zuen legoa asko eginiko lemazain ohi batek
Daniel O'Sullivan da ofizial nagusia Bearehavenen
Ehun gizon biltzen ditu burdinak eta makilak banatzen dizkie
Jazartzen zaizkie turkoei eta hanka eragiten diete Beare uharteraino
Galwaykoa irish Gaillimh zen merkataria
Beareko behiek ikusi dituzte turkoak hanka bustian heltzen
Bearehaveneko irlandarrek turkoak uxatzen dituzte
Eta turkoek behiak Bearen bertan utzi behar dituzte
Ardoz ito ez zirenek Atlantikoz behar izan zuten ito
Ito ez zirenak behintzat beren ontzira heldu ziren
Ebatsiriko bela nagusiak zerbitzu ederra egin zien
Galwaykoa irish Gaillimh zen merkataria
Ontziratu dira ostera irlandarrak eta miaketa
Egin ondoren ikusi dute bela nagusiaz gainera
3 kupel bete oporto eta 40 dozena lapiko dizkietela eraman
Eta mareak turko itoak ekarri zituenean
Ikusi zuten turkoak ez zirela beltzak
O'Sullivan bezain kaskagorria zen bat
Galwaykoa irish Gaillimh zen merkataria
Baina inork ez zituen ezagutzen eta ezin jakin izan zuten
Itoek ez baitakite gaelikoz ezta ingelesez ere
Pirata haiek ez zirela turkoak euskaldunak zirela
O'Sullivan ingelesendako bezala espainolendako lanean
Edo menturaz Frantziako Erregearendako
Poema hau irakurri duen euskaldunak
Berehala sumatu ahal izan duen bezala
Galwaykoa irish Gaillimh zen merkataria