Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
UME GOIZTUA
Stevensonen liburua irakurri baino aunitzez lehenago
Piratak ikusiak zeuzkan labana gerrian
Dordoka Uhartean bizi zen umea
Alemanek eraztuna daramate belarri zulatuan
Kolonia edaten dute finlandiarrek
Hilero harrapatzen du trenak marinel hordiren bat
Geltoki ondoko etxetik datorrelarik
Eta harri kozkor odolduak hartzen zituen eskolan erakusteko
Ortozik ibiltzen da V-18ko kubertan soldadu bermeotarrekin
Holandarren besoetan ikasi du nola marraztu behar duen emakume biluzia
Valletta Bristol Istambul Maracaibo Bremen Oporto Monrovia
Lagundu egiten dio konferentziak jartzen Stella Marisko Maruxari
Portu guztietako prefijoak dakizki eta baita taxiaren zenbakia ere
Filibustero aspertuek Seniorritas eskatzen diotenerako
Yuri Gagarinen argazkiak munduaren orbita
Egin zezan baino aunitzez lehenago zen ikusia
Astronauta bat Mañuel laneko jantzian
Itsaspeko Bidaiaren 20.000 Legoako portada hartan bezala
Neil Armstrongek demostra zezan baino
Aunitzez lehenago zekien nola ibili behar zuen
Gizakiak ilargian Mañuel daiberrak lehorrean bezala
Gaur ere ez zaidak azaldu olagarro erraldoia
Esaten zion 1930eko Siebe Gorman modelotik izerdi malkotan sortuta
Baina hau aurkitu diat hor behean latoi distiratsu bat
Burdina oker bat torloju herdoildu bat umearen eskuan
Puska hauek Titanicen hondakinak dituk
Makarios artzapezpikuaren bizarrak
Edo Ethniki Organosis Kyprion Agonistonen historia
Multikopiatua ezagutu baino aunitzez lehenago
Umeak amets egiten zuen aberri batekin
Aberri guztiak bezala uharte aberri jatorrak bezala txipi
Ez zegoen bandera hura baino elastiko politagoa
Zeukan futbol talderik Larnaca Famagusta Limassol
Mahas-pasak bezain izen gozoak ziren lurrin garabiak zeuzkaten portu haiek
Mediterranioa urdina zen belaontziz betea zegoen
Umeak paradisu bat amesten du Txipreko ontzian
Liskar bat sortu dela jakin gabe Mañuelek
Aurkituko ez duen aizto bat dator hondora
Marinel turkoek bakean uzten dute marinel grekoa lasai odolusten