Non dago Basques' Harbour
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
azala: J&P
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
aurkibidea
 

 

KOMUNIKATU ATZERATUA

 

                        Joxe Azurmendiri zor

 

Aldarrikatzen dut

Aldarrikatzen dut

Armada Invenciblearen galerna

Aldarrikatzen dut

David Livingstoneren sukarra

Aldarrikatzen dut

Vasco da Gama hiltzeko konplota

 

Aldarrikatzen dut

Americo Vespuccioren nekea

Pearl Harbourreko suntsipena

Lope de Agirreren zorotasuna

Aldarrikatzen dut

Prien komandantea

Royal Oack hondatu zuenean Scapa Flown

Aldarrikatzen dut

Morgan

Nihaurk lepotuko dudan traidore bat

 

Aldarrikatzen dut

Magallães kutsatu zuen pozoia

Txurrukaren zangoa eraman zuen bala

Amundsen hil zuen izotza

Elkanori mundua itzularazi zion ikara

 

Aldarrikatzen dut

Okendo guztien estatuak botako dituen haizea

Estatu guztien Okendoak botako dituen haizea

 

Aldarrikatzen dut

Espainiaren urre guztiaren galera

Aldarrikatzen dut

Rimbaud izeneko espiaren sifilia

Aldarrikatzen dut

Greenwich meridianoa suntsituko duen eztanda

 

Aldarrikatzen dut

Eta aldarrikatzea bera egin dut helburu

Bihotzaren alde iluna izeberga ez badut ere

Etorkizuneko Titanic guztien hondamendia

Aldarrikatzen dut

 

Aldarrikatzen dut

Aldarrikatzen dut

Aldarrikatzen dut

Eta aldarrikatzen jarraituko dut

Hondoratuko nauen mäelstrom gozoa

Aldarrikatuz