Non dago Basques' Harbour
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
azala: J&P
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
aurkibidea
 

 

LAFAYETTEREN KOPLAK

 

Hernan Cortes gaur lotua dago

Portu erdiko buietan

Hernan Cortes gaur lotua dago

Portu erdiko buietan

Inperioaren oroimena du

Harrotzen masta goietan

 

Alarma joko du zentinelak

«Etsaia dator abaor!»

Alarma joko du zentinelak

«Etsaia dator abaor!»

Gerlaontzi bat umeak baitu

Itsasoratu jostakor

 

Gure ontzira egin dute su

Haren zazpi kanoi beltzek

Gure ontzira egin dute su

Haren zazpi kanoi beltzek

Kanoiek baino gehiago naute

Beldurtzen nire ametsek

 

Erraz mozten du gure papera

Hernan Cortesen ezpatak

Herraz mozten du gure papera

Hernan Cortesen ezpatak

Nire ontziaren puskak ziren

Arrain berrien ezkatak

 

Nire portuak herria zuen

Kaietan egin langile

Nire herria portuak zuen

Kaietan egin langile

Grebara deika dabil haizea

Bandera denen garaile

 

Haizeak Txileko fosfatoa

Zakar sartzen du begian

Haizeak Txileko fosfatoa

Zakar sartzen du begian

Isil-batzarra dute peoiek

Hirugarren biltegian

 

Alferrik dute jaurti ontzitik

Amarratzeko txikota

Alferrik dute jaurti ontzitik

Amarratzeko txikota

Aho batean erabaki da

Hernan Cortesi boikota

 

Ederra baita elkartasunak

Ematen duen ikara

Ederra baita elkartasunak

Ematen duen ikara

Gure portutik abiatu zen

Lafayette Amerikara

 

Nire herriko gazteak doaz

Portutik mundu osora

Nire herriko gazteak doaz

Portutik mundu osora

Lafayette berriz txalupa bete

Gauero da itsasora