Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
VICTOR HUGOREN PLEINUA
San Pedrotik San Juanera itsasoa da sortu
Maitasunaren malurek bertan dutela portu
Batelari beltzaranak
Nire bihotza zor du
San Pedrotik San Juanera itsasoa da labur
Igerian pasatzeko ni ez naiz haren beldur
Batelari beltzaranak
Mesié esan dit maltzur
San Pedrotik San Juanera itsasoa da hotza
Bertara jaurtita ahal zait epelduko bihotza
Batelari beltzaranak
Askatu du mototsa
San Pedrotik San Juanera itsasoa ilunik
Bere tostan jar ahal nendin diot gaur eskatu nik
Batelari beltzaranak
Ez dit utzi arraunik
San Pedrotik San Juanera itsasoa da gora
Masta goietan egin du haizeak heiagora
Batelari beltzaranak
Lotsak bildu du gona
San Pedrotik San Juanera itsasoa da bera
Uhinetan dabilenak bi santuei kandela
Batelari beltzaranak
Arina du batela
San Pedrotik San Juanera itsasoa da lehor
Maitasunaren zoroak barkatzen ez du nehor
Batelari beltzaranak
Ez omen dit ezer zor
San Pedrotik San Juanera maitasuna da zeken
Urrikirik nahi duena ez bedi hurbil zeren
Batelari beltzaranak
Ez daki hori zer den