Non dago Basques' Harbour
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
azala: J&P
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
aurkibidea
 

 

KAPRITXO ZAILA

 

Beti nahi izan nuen koplaka ikasi

Lanbroak itsutzen du gure bokalea

Alferrik daude orain talaiko banderak

Ingudean mailuak eguna du hasi

 

Beti nahi izan nuen koplaka ikasi

Ortzadarra sortu du fuelak uretan

Gaur ez du beste deusik umeak gogoan

Hizkuntza arrotzean ezin du idatzi

 

Beti nahi izan nuen koplaka ikasi

Txintxorroen lotura erraz lasaitzen du

Hondoko baga beltzak azpitik jotzean

Kardala baretzeko neu nago moilarri

 

Beti nahi izan nuen koplaka ikasi

Entzuten nuenean Abante gustixe!

Urtu egiten nintzen uberari beha

Zer pentsatu ohi nuen neuk ere ez dakit

 

Beti nahi izan nuen koplaka ikasi

Zuhaitzik ederrena ontzi baten masta

Matzakuko parolak zazpi segundoro

Nire bihotzak baino lasaiago argi