Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
KOMUNISMOAREN BERRI
1936tik hona 30 urte bake datoz
Ez ditu hautsiko gerlaz geroztik
Portuan sartzen den aurreneko ontzi sobietikoak
Dimitri kapitainak pailota eskatu du
José Díaz du izena Odessako zamaontziak
Bafore gorria heldu duk!
Ardora handia sortu da portuan
Komandantzian alerta eman dute
Moila batetik bestera dator albistea
Garabiek zeinuak egiten dizkiote elkarri
Estibadore guztiek nahi dute han
Bafore gorria heldu duk!
Umea Marco Polo da orain
Veneziako kaietan ume
Urrunetik ekarritako berbei adi
Korapilo guztiak egiten badakiela erakutsiz
Txoren bat behar ote duten
Bafore gorria heldu duk!
Badatoz karabineroak zurrun
Errusieraz jakin nahi lukete
Espainiaren urrea Moskuri eskatzeko
Kazetariak galdezka hasi dira Dimitrik
Espainieraz egiten du txatarra dakar
Bafore gorria heldu duk!
Emakumeak zauzkatek makiniletan lanean
Esan dio karabineroak
Txanpon berri bat eskuan duen umeari
Horrelakoxea duk komunismoa
Ez dik ez ama ez alabarik errespetatzen
Bafore gorria heldu duk!
Portuan inork ez daki errusieraz
Eta horregatik dakar José Díazek
José Díaz tximinian handi
Espainola du izena ontziak
Latin karakteretan irakurgarri
Bafore gorria heldu duk!
Umeak ez daki zergatik daukan
Izen espainola ontzi errusiarrak
Eta José Díazen akordurik dutenek
Ahapetik egiten dute hitz
Division Azulen bolondres ibilitakoa da amanterua
Bafore gorria heldu duk!
Oso gerora jakinen zuen ume izanak
José Díaz ez zela Porfirio Díazen anaia
Txalotu zuen errusiarren detailea
Zentralismo demokratikoaren arabera
Espainia baita gure portua
Bafore gorria heldu duk!
1966ko kopekean daude igitaia mailua izarra
CCCP oinarri duen mundu-globoaren koroi
Gauean malenkoniatsu biltzen ziren
Kantari marinelak txopan
Oroitzapen hutsa den banderaren pean
Bafore gorria joana duk!