Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
BATELARIAREN HARROTASUNA
Baina ni batelaria bera nintzen
Eta ez idazle bat
Maiatzetik udazkena artean turistek
Maiz hartu ahal izanen dituzte argazkian batelariak
Dorék edo Wilkinsonek edo Regoyosek eginiko apunteetarik
Atera dituzte jantziak
Lastozko kapeluak eta gona biziak
Ongi ematen dute herriko festetan
Arkupe egiten diete arraunekin ezkonberriei elizatik jatetxeraino
Eta orain batelariek berek uste dute
Inoiz Victor Hugo jauna eraman zutela txalupan
Eta ez idazle bat
Hastio dut Proventzako manera
Hastio ditut arraunak eta pintzelak
Senako bazterrak baino akuarelatuagoak daude
Nire sorterriko txalupak eta kaiak eta arrantzaleak
Ez dut haietan aurkitzen nik behar dudan artea
Antzinago daude nire erresumak
Armorikan Eskozian Walshen Erianen
Bardo zaharren maluretan
Batelaria bera nintzen
Idazle bat neramalako kontzientziarik gabe
Kerneko dialektoan kantari
Ha malloz-ru d'ar C'hallaoued!
Hori bai dela bertso eder bat mesié Hugo
Inbokatzen dut Amergin inbokatzen dut Cadwallan
Poesia bihotzaren portutxoa ere bada
Baina ni batelaria bera naiz
Eta ez idazlearen pertsonaia typique bat