Non dago Basques' Harbour
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
azala: J&P
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Non dago Basques' Harbour
1997, poesia
130 orrialde
84-86766-73-7
aurkibidea
 

 

KONTZIENTZIAREN HARTZEA

 

Eastbourne ez dago Irlandan

Eta faro ingeles bat izan litekeen bezain burgesa da

Eastbourneko faroa

Ez du haren beharrik izanen gure ontziak

Baina hala ere kantu bat merezi du

Eastbourneko faroak

Haren oinarrian jotzen dutenak

Errautsezko olatuak dira

 

Eastbourne ez dago Galesen

Eta Engels ingeles bat izan litekeen bezain burgesa zen

Friedrich Engels

Faro batek adina baizik ez zuen ikasi itsasoaz

Baina hala ere kantu bat merezi du

Friedrich Engelsek

Eastbourneko faroan jotzen dutenak

Haren errautsak dira

 

Eastbourne ez dago Eskozian

Eta itsaso ingeles bat izan litekeen bezain burgesa da

Eastbourneko itsasoa

Mendebalak ez daki harrotzen bare da beti hemen

Baina hala ere kantu bat merezi du

Eastbourneko itsasoak

Hemen jotzen duten errautsak

Engelsen manifestua dira

 

Eastbourne ez dago Bretainian

Eta olatu ingelesak izan litezkeen bezain burgesak dira

Eastbourneko olatuak

Menturaz ez dute faroa inoiz suntsituko

Baina hala ere kantu bat merezi dute

Eastbourneko olatuek

Etengabean jotzen dute

Engelsen errautsak balira bezala

 

Eastbourne ez dago Euskal Herrian

Eta errauts ingelesak izan litezkeen bezain burgesas dira

Eastbourneko errautsak

Ez dira inoiz berriro sutuko faro egitearren

Baina hala ere kantu bat merezi dute

Eastbourneko errautsek

Olatuan antolatu dira

Itsaso bat direla balekite bezala