Auzoak
Auzoak
2005, narrazioak
160 orrialde
84-95511-72-X
azala: Alain M. Urrutia
Urtzi Urrutikoetxea
1977, Bilbo
 
1997, poesia
 

 

Iñaki Garcia eta Santi Larrauri

 

— Gogor eutsiok horri, azkena duk eta!

        — Jesus, tira aurrera, gaurkoz nahikoa diagu!

        — Atertu dik, baina kamioi kanpoalde honetan hezurretaraino sartzen duk hotza, erredio!

        — Lasai, gizona, txarragoak dituk kaleetako argi farola guztiak! Gauez ere itsu utziko gaitik edozein egunetan kamioiko argiak!

        — Hatsa ere ez duk ba edozelangoa. Egunik egun zabor gehiago sortzen dik jendeak.

        — Motel, gurpil amaigabea duk. Hik ere ez diok lan gutxi ematen heure buruari.

        — Arrazoi. Bateko erosketa, besteko otordua eta andreak ez dakit non erosten dituen kontu guztiak, txatarratarako ere ez gaudek aspaldion!

        — Hori ba, etorriko dituk hotzak, beroak, eurite eta sikateak, baina hemen gu eta beste bi baino ez gaituk ezinbesteko.

        — Zer?

        — Ezer ez. Uztak. Heldu gaituk.

        — Ederto ba. Hire autoa ekarri duk?

        — Bai. Segi ezak trankil etxera.

        — Bihar arte beraz.

        — Bihar arte, bai. Ondo lo egin.