Auzoak
Auzoak
2005, narrazioak
160 orrialde
84-95511-72-X
azala: Alain M. Urrutia
Urtzi Urrutikoetxea
1977, Bilbo
 
1997, poesia
 
Auzoak
Urtzi Urrutikoetxea, 2005

Urtzi Urrutikoetxearen lehen narrazio liburua duzu Auzoak. Kontakizunak gaurko Bilboren kronika egiten du 24 ordutan, goizaldetik goizalderako bidaia batez. Ez da, ordea, kronika urbanistiko bat. Hiri baten erraiak erakusten dizkigute kontakizunok, auzoetako arnasa, haietan bizi diren herritarren bizibideen bitartez.

kritikak:
Bilbotarrak, Ibon Egaña, Berria, 2005-05-17
«Ez dut uste kronika hitz egokiegia denik liburu hau definitzeko. Esango nuke, gainera, fikzioan barneratu ahala, errealitatetik distantzia bat hartu ahala irabazi egiten duela liburuak; hala, ipuinaren generoan erraz koka litezkeen testuetan lortzen du liburuak gailurra, nire ustean».
Hiriaren Sinfonia, Alvaro Rabelli, El País, 2005-07-09
«Egileak fokua ipintzen die pertsonaia jakin batzuei, klase apaletakoei gehienbat. Horrek badakar hiriaren ikuspegi partikularra; azken batean hiriak ez dira diren bezalakoak, sentitzen ditugun bezalakoak baino».
Bilboko erlauntza, Igor Estankona, Deia, 2005-07-12
«Protagonista bako liburua da honakoa. Hezur haragizkoa den Bilbo dakusagu erdi-erdian, hots, handik pasatutako bakoitzaren hezurrak eta haragiak mamitzen diren lekua».
Auzoak, Aritz Galarraga, Gara, 2005-07-16
«Bilboren aurpegi ezezaguna erakutsi nahi izatean, Bilbo euskaldunaren errebindikazio bat ere badago, euskara eta euskal mundua Euskal Herriko hiri bakarrean ere existitzen direnaren aldarria».
Hiriaren mosaikoa, Javier Rojo, El Correo, 2005-08-03
«Liburu honetan nahigabe ere agertzen zaigu euskaldunek Bilborekin duten harreman kontraesankorraren isla. Euskaldunen hiria proletarioen hiria da, auzo marjinatuen hiria, Gabriel Arestiren poesian agertzen zen hiri berbera, denborak honetan inolako aldaketarik ekarri ez balu bezala».
Gertuko auzien gauzak, Oier Guillan, Hegats, 2006-03-01
«Narrazioetan agertzen diren pertsonaien eskutik hari ugarik egiten dute salto liburutik at, dela aipuen bidez, dela hainbat oroitzapen eta pasadizoen erreferentziaren bidez».