Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

agurra

 

nolakoak izan behar lukete azken hitzek

ondo izan hurren arte

noizbait nonbait?

nolakoak izan behar lukete azken ekintzek

gutun bat telefono dei bat

kanta isil bat?

nolakoa izan behar luke azken gurariak

barkatu

ez nazazue ahaztu

maite zaituztet?

nolakoa izan behar luke azken gogoetak

eskerrik asko?

eskerrik asko