Aurkibidea
Aurkibidea
izan ala ez izan
alemanian hazi naizelarik ikasi dut
afrikarrak
izerberagoak direla, ez daudela
lan egitera hain ohituta
beste garapen maila batean daudela.
batzuek diotenez, gainera:
kirasdunak, alferrak, primitiboak dira.
alemanian hazi naizelarik ikasi dut
azpigarapena kanpotik
eta urrunetik
dela nabari:
azalaren kolorean, buruzapian, zirkunzisioan,
islamean, analfabetismoan, nomadismoan,
gorpuzkeran, ibileran, mintzairen hotsetan
eta are
behar dela
zerbait egin! salbatu! miretsi!
alemanian hazi naizelarik ikasi dut
nire izena
“beltza” dela
eta pertsonak
berdinak baina desberdinak direla
eta puntu jakinetan hipersentibera naizela.
alemanian hazi naizelarik ikasi dut
deitoratzen
beltz izatea, “mestizo” izatea, alemaniar izatea,
alemaniar ez izatea, afrikar izatea,
afrikar ez izatea, guraso alemaniarrak izatea,
guraso afrikarrak izatea,
exotiko izatea, emakume izatea.
1983