Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

berlin

 

sigi-saga

burugabeturik

burua zutik

hiriburua

 

saga

 

zeru banatuaren azpian

aurpegi zahar

berritu bat

 

distira atera berria

bestela tolestua

 

orotariko dendak behea jota

aberaskumeak promenatzen dira

kudammen

orain batik bat

kreuzbergen

 

hiriburuko giroa

diseinuzko moda

sudur lirain bekain uztaidunak

makillajerik gabe eta apain-apain

tatuatuak

 

sigi-saga

 

let’s go west

old mcdonald

orain ekialdean ere

 

saga

nonahi

sigi-saga

 

atiko birmoldatuak

atzeko patio fin garbituak

soilik zakur kaka

geratzen da

edonon eta

ukigabe

 

berlin berlin

 

sigi-sigi

saga

 

harresia ezker-eskuin

trabbiak han-hemen

etxe okupatuak

mito dira

 

saga-saga

sigi-saga

 

teknoaren aroko

arkitektoak

erritmora trazatzen

 

sigi-saga

segi

sigi

segi

saga

 

ekialdea eta mendebaldea

baturik

 

xake-mate

sigi-saga

ororen buru

hiriburua

saga

 

1994, Christineri eta Vusiri