Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

aro aldaketa

 

arratsean

arrats beheran

otordua nuen egin

arrasgorriaren hondarrekin

papurren bat edo beste erori zen

 

goizean

papurrak bildu nituen

zeuden lekuan zeuden oraindik

zeruertzean nituen itsatsi

goizeko oskorriak zituen erauzi

 

eguerdian

goiztiria nuen neureganatu

jatekoa zitzaidan ahitu

neure burua nuen ahaztu

argia ikusi nuen

 

arratsean

tantak isuri ziren goitik

eta ostadarra atera zen

zerua itxi aurretik

trago pare bat edan nituen

eta

 

gauerdian

kazkabarra jausi zen

hodeien artetik

nire bakardadearen isila lehertuz

zuganaino heldu zen oihartzuna

 

goizean

 

1989, Ruthi eta Dirki