Aurkibidea
Aurkibidea
dolu kanta
kanta hau
bakardadean
abestuko da isil
kanta hau
negarrez aritu da
basamortuko
bidean
urrunetik
hurbil
entzun da
hilak esnatu eta
batu ditu
zeru-lurrak
tximistaz
etsaitu
kanta honek
beroa eta hotza
dakartza
poz-minezko
melodia da
hizkuntza eta
ahots ugari galdu
eta irabazi ditu
iraganaren sutegian
kanta hau
maitasunez ureztatuko da
ilargiaren argitan
haurrek eta zaharrek
kantatuko dute isilean
kanta honek
guztia daki eta ahazten du
mututzen denean —
kanta hau