Haur bat dardaraz arkupe hezean...
hotzak eta goseak
Aingeru kutsua dauka bere aurpegiak
ederra oraindik, baina zimel eta argibakoa
Narras eta oinutsik, harrietan
pausatu ditu zalantzan
neguko izotzak
hondatutako oin errukarriak,
badirudi dizkiola urratzen
labanaren aho zorrotzak
Lastarterik edo jaberik gabeko zakur,
denek erdeinatua,
eskailera gogorreko txokoan da
ikaraz kukutu
eta ihartutakoan makurtu den lirioa bezala
errubakoak ere makurtu du, goseak jota
urrezko burua
eta aurpegia harrietan duela datza
Eta lo dagoen bitartean
oinazearen eta miseriaren irudi triste
badoaz badatoz Jaungoikoa adoratzera!
fariseoak! lurreko handiak.
Errubakoaren zurtza ikusita
aseezina da aberatsen gose zekena
Itotasunez estutzen zait bularra
Jauna! Zeruko Jainkoa!
Zergatik daude halako arima beltz eta gogorrak?
Zergatik daude zurtzak munduan, Jainko onbera?
Ez dago alferrik itxia
misterio handien liburua...
Igarotzen dira loria, ahala eta poza...
Dena da igarotzen lurrean. Hala balitz!
Tembra un neno no húmedo pórtico... / Da fame e do frío / ten o sello o seu rostro de ánxel, / inda hermoso, mais mucho e sin brillo. // Farrapento e descalzo, nas pedras / os probes peíños, / que as xiadas do inverno lañaron, / apousa indeciso; / pois parés que llos cortan coitelos / de aceirados fíos. // Coma can sin palleiro nin dono, / que todos desprezan, / nun curruncho se esconde, tembrando, / da dura escaleira. / E cal lirio se dobra ó secárese, / o inocente a dourada cabesa / tamén dobra, esvaesido ca fame, / e descansa co rostro nas pedras. // E mentras que el dorme, / triste imaxen da dor i a miseria, / van e ven ¡a adoraren o Altisimo! / fariseios, os grandes da terra, / sin que ó ver do inocente a orfandade / se calme dos ricos / a sede avarienta. // O meu peito ca angustia se oprime. / ¡Señor! ¡Dios do ceo! / ¿Por que hai almas tan negras e duras? / ¿Por que hai orfos na terra, Dios boeno? // Mais n’en vano sellado está o libro / dos grandes misterios... / Pasa a groria, o poder i a alegría... / Todo pasa na terra. ¡Esperemos!