Galiziako gaita
Galizia, ez zaitzatela inoiz
izendatu espainiarra
Espainia ahaztua da zutaz
izan arren, ai!, horren zilarra
Laidoan jaioa iduri
da zutaz Espainia lotsa.
Umea ukatzen duen amak
non du amaren bihotza
Inork ez dizu eskua gozo
altxa zaitezen eskaintzen,
negarrez ari zarenean
malkoak ez inork xukatzen
Galizia, ez duzu aberririk
bakarrik zara ludian
urrun doazkizu alderrai
seme-alaba guztiak
Alfonbra berdean etzanik
zagoz ilunik, bakarra
esperantza eske itsasoari
Jainkoari eske esperantza
Horregatik, festa giroan
gaita entzunik deiadarrez
jakin ezazu ari dela
ez kantuz baizik negarrez
La gaita gallega
Probe Galicia, non debes / chamarte nunca española, / que España de ti se olvida / cando eres, ¡ai!, tan hermosa. // Cal si na infamia naceras, / torpe, de ti se avergonza, / i a nai que un fillo despreza / nai sin corazón se noma. // Naide por que te levantes / che alarga a man bondadosa; / naide os teus prantos erixuga, / i homilde choras e choras. // Galicia, ti non tes patria, / ti vives no mundo soia, / i a prole fecunda túa / se espalla en errantes hordas, // mentras triste e solitaria / tendida na verde alfombra / ó mar esperanzas pides, / de Dios a esperanza imploras. // Por eso anque en son de festa / alegre á gaitiña se oia, / que eu podo decirche: / Non canta, que chora.