Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

 

Aske utzi zaituztet, neure burgesak, hobe zuetako ehunka

inoiz besarkatu izan ez banitu, zuek bai, neure gizonok

azpikeriazko kastitatez aho hanpatuak

eta nire shock moderatua eta baldarra dastatu ditut,

gozatu. Arnasa hartzen nuen: gehiago. Gehiago zuengandik, gehiago nigandik,

gehiago guztiongandik.

 

Akabera eman diot jabetzan izan duzuen

matxinada mutu honi, iseka egin dizuet, iseka egin diet zuen jabetzei, mendean

izan duzuen elbarriari, ez nintzen ni, gorputz enbor hil bat baizik,

eskumotz hau, ez besterik — Arnasa hartzen nuen: gehiago.

Lotsa galdu dut orgia honetan,

doilorkeria burgesa zuena, aspertzearen

umiliazioa, eta bere espiritua bezain bizirik den

haragi honen gaineko juzgu estua.

 

Basamortuak aurrez aurre jarri dit harea, neure bihotz mortuaz

baino ezin nintzen aritu lehen, orain basamortu

zoragarria dut, hondarrezko errezelak erantzi ditu, dunek hartu dute,

begiratua baretu dit marrazki infinituak,

Itsaso Gorrirako bidea ikusten dut. Gehiago, diot, gehiago hondarretik.

 

Doilorkeria honen gurutzea bizitza erdian

eraman dut, bizkarra hautsi zitzaidan arte, zu-ren hasiera zirraragarriaren

esplotazio eskrupulurik gabekoa.