Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Galera mota bat

 

Elkarrekin erabiliak: urte-sasoiak, liburuak eta musika.

Giltzak, te-katiluak, ogi-zorroa, maindireak eta ohe bat.

Hitzen eta keinuen arreo bat ekarria, erabilia, xahutua.

Etxeko araudia behatua. Esana. Egina. Eta eskua beti luzatua.

 

Neguaz, Vienako septeto batez eta udaz maitemindu naiz.

Mapez, mendiko herrixka, hondartza eta ohe batez.

Kultu bihurtu ditut datak, ezin baliogabetuzkotzat jo promesak,

miresmena izan diot zerbaiti, gupida ezerezari,

 

(— egunkari tolestua, errauts hotza, paper-zatia ohar batekin)

izukaitz erlijioan, ohe hau eliza.

 

Pintura agorrezina, laku bati begira egotetik.

Balkoitik herritarrak, agurtuak izateko gogoz bizilagunak.

Kolorerik biziena sutondoaren aldamenean, segurtasunean neure ileak.

Ateko txirrina, neure poztasunaren alarma.

 

Ez zaitut zu galdu,

mundua baizik.