Erbestea
Nora gabe dabilen hildako bat naiz
inon izena eman gabea
ezezaguna prefektuaren erresuman
soberakoa hiri urrekaretan
eta berdatzen ari diren zelaietan
aspaldi arbuiatua
eta oinordetzan ezer jaso gabea
Haizea, denbora eta hotsa besterik ez
jende artean bizi ezin duena
Ni neure alemanarekin
hodei hauek inguruan
etxetzat horixe
hizkuntza guztien barrena
Oi, nola goibeldu den
tanta ilun euri tonu horiek
bakanka ari dira erortzen
Argiuneetara jasoko du orduan hilotza.