Erroma gauez
Zabuaren taulak goraka
zazpi muinoak bahitu ostean, ur ilunetara
ere lerratzen da
gure zamaz eta estutuz,
ibaiaren lokatzetan murgiltzen da, harik eta gure magalean
arrainak biltzen diren arte.
Bulkada batez abiatuko gara,
txanda heltzen zaigunean.
Lurra jo dute muinoek,
haietara igo eta gauarekin
partekatu ditugu arrain guztiak.
Ez du inork jauzi egiten.
Jakina baita, maitasunak baino ez gaituela jasotzen,
eta batak bestea.