Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Susmoa

 

Eragindako mihia,

susmo txarrekoa, gero eta hitz gehiago

milikatzen ditu, hortz-akatsetatik

lerdetzen dira, tu

zer edo zer jatorra, zer edo zer bilaua,

zer edo zer arbuioa, erdiko tonu

batek jotzen du,

tu, zer edo zer txundigarria,

ozena, zaratatsua,

eta ez du ezer harritzen,

 

ordea, begiak gero eta handiagoak eta gero eta hunkituagoak,

gero eta handiagoak, eta munduak

talka egiten du eta gaua tantaka

sarrera-gune zimurtuetatik,

dagoeneko begian puntu itsurik ez,

gero eta handiagoa begiratzea, begiestea

 

Ez beste ezer esan, begiratu

eta begietsi, begira aurre eta atzeak,

zeure begi handitu eta zaintsuetan

gaua tantaka ari zaizun bitartean, itzuli negarrez,

itzuli ikusten duzuna negarrez, isur

dadila, isur dadila mundua

zure masailetan behera

 

Bota esanez zure hitz-hornidura,

bota negarrez, bota esanez, aho lotsatiz,

mihi eskale txiki hori,

berorren maiestate begiak egingo du bestela.

 

ulertu — ez ulertu.