Lur gainean, itzal azpian
Lur gainean, itzal azpian
2022, saiakera
120 orrialde
978-84-17051-98-3
editorea: Jule Goikoetxea
Leire Milikua Larramendi
1985, Abadiņo
 
 
Lur gainean, itzal azpian
(Emakume nekazariak eta parte hartzea)
Leire Milikua Larramendi, 2022

Argia. Fokua. Ikusgarritasuna. Aitortza.

      Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko, eta, hala, eragin ahal izateko. Alabaina, hori da patriarkatuaren ezaugarrietako bat, emakumeen gaineko itzala. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema. Liburu honetan emakume nekazarien parte hartzearen egoera gerturatzea da asmoa: batetik, erakusteko emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituztela; eta, bestetik, ikusarazteko nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Mikel Ayllon (2022-12-13)
bideoak:
Artefaktua (2023-10-14)
kritikak:
Lur gainean irauteaz, Irati Majuelo, Berria, 2023-03-12
«Jorratzen den gaiaren zehaztasuna gorabehera, eta emakume nekazarien egoerak berezko ezaugarriak dituen arren, saiakerak oihartzun egiten du bestelako errealitateekin, zapalkuntza patriarkala egiturazkoa dela agerian jarriz».