Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Lili bat
Loretan dago aspaldi huntan
gure begien eder delarik,
gure bihotzen gorotzak baitu
ongarriztatu et' ernarazi.
Eder da... Haren hatsak, ordea,
zitala badu, herio-hazi:
iluntzen ditu gogo argiak,
ilauntzen ditu argiak oro.
Hilerri-lili horren zitalak,
hezur zaharren hautsak hazirik,
erhanik ditu aiten leinuak
eta zainiltzen gaitu semeok...
Lili haur ene landetan ere
aspaldi huntan ezin hila dut,
nahiz Iparrak astintzen duen,
nahiz kiskailtzen duen Hegoiak...
Ai! goragotik etorri-haizeek
ailezate jo ene landetan
et' eiharraraz «itxaropena»
izena duen zital-lili haur!
w1953
Musika: Imanol