Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-29-0
Jon Mirande
1925, Paris
1972, Paris
 
 

Zakur hil bati

 

Zakur zahar bat errekan

—nehork ez jakin nondik jinik—,

zakur bat zoan errekan

uretan gaindi, arin, hilik.

 

Ur luminos, hotz, gardenek

laztantzen zuten berrilkia;

sorgin-orratz botz, lerdenek

miresten zuten sarraskia.

 

Goizean goiz urera jin

arrantzaleek agurtzen zuten.

Noizean noiz, arrantzaleen

amu tzarrek ziztatzen zuten.

 

Naosiak atzo ito zun

zabar egin baitzan zahartuz:

landaretan etzaten zan

landan behiak ezin zainduz.

 

Norat, erradak, errekan

uraren hotzez konkorturik,

norat bahoa itsurat,

hilaren hotzez gogorturik?

 

Geldit' ezina —nevermore

behar dukeka joan aitzina?

geldit' ezina, gaixo hor

Azken Eguneranokoan?

 

Azken Eguna urrun da;

hartara gabe hor lirina

hirotan ezeztatu zan...

...Haizeak darama urrina.

 

Ur luminos, hotz, gardenek

ahantzi zuten sarraskia;

sorgin-orratz botz, lerdenek

etzuten oroit berrilkia. ..

 

Nik soilik, arima baitan

usnatu nizun hil-usaina.

Nik soilik nire Ekklesian

dut ohoratu hil anaia.

 

w1952