Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-29-0
Jon Mirande
1925, Paris
1972, Paris
 
 

Behin batez, Zuberoan...

 

Udaroan,

eguzki beroz,

behin batez zurekin nintzan Zuberoan...

 

Zeure ezpainetik

euskal hitzak hegalez nola erleak hegoan

belarri-goxo ziraden —eta mingarri batean.

 

Zuberoan,

lurreko egun batean,

zurekin nintzan zuri entzuki et' entzukor.

 

Badu horrek

urte bat... urte bi... eta beste hainbeste...

Hainbeste urte: ez nuen uste hainbat ziranik...

 

Hainbat eguzki harrezkero:

Hainbat hitz bero

ta gezur hotz, zu galduz geroz... Zuberoan...

 

Nun zaitut gaur, neure txikia, ta norekilan?

—Ala bakarrik, gauari so begi ñabarrak,

zure gelan,

Zuberoan?

 

w1951