Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Biografia
Agurtzane Intxaurraga
(Orozko, 1966)
Emakume bizkaitarra eta antzerkigile donostiarra, halaxe kokatzen du bere burua. Nondik sortu zitzaion antzerkiarekiko grina ez du inoiz jakin, baina hogei urterekin, Kazetaritza ikasten ari zela, maleta hartu eta Donostiara joan zen antzerkia bizitzera.
Informazio Zientzietan lizentziaduna (EHU, 1992) eta Kultur Kudeaketako masterduna (UOC, 2022). Desagertutako Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikoko Zerbitzuan (Antzerti, 1989) aktore ikasketak burutu ondoren, Hika Teatroa sortu zuen bere ikaskideekin. Ordutik, eszenatokiak bihurtu ditu bere pasio eta ofizio.
36 urte daramatza Hika Teatroan istorioak kontatzen. Beti dauka bat buruan. Eta gorputzean dantza, horixe da bere askabidea. Eta lagunekin egotea ere bai. Gehien maite dituen melodiak, jaioterriko erreka hotsa eta isiltasuna. Biak entzuten saiatzen da.
Hika Teatrotik aparte, hainbat talderen ikuskizunak zuzendu ditu: Sustrai Teatroaren Gizon gosetuak (2024) edota Vidania Teatroaren Agurra (2021), azken adibideak.
2016an bere lehenengo animaziozko luzea, Teresa eta Galtzagorri, zuzendu zuen Dibulitoon Studioren eskutik. Egun, Korri, Kuru, korri, Patxi Zubizarretaren izen bereko ipuinean oinarritutako bere bigarren animaziozko film luzea zuzentzen ari da ekoiztetxe berberarekin.
Argitalpenei dagokienez, Maurizia Aldeiturriaga pandero jolea gertukoa zuen eta 2006an, Bidegileak bilduma barruan, haren biografia idatzi zuen. 2009an Teresa eta Galtzagorri, umeei zuzendutako sei ipuinen bilduma argitaratu zuen (Banakamedia), gerora, aurretik aipatutako Teresa eta Galtzagorri filmaren oinarri izango zirenak.
Hiru antzerki testu ditu argitaratuta, Ai, ama!, Ixa eta Aitarekin bidaian, Bidaideak izenburuarekin. (Susa, Ganbila, 2020), hirurak urteetan bidaide izan duen Arantxa Iturberekin batera idatziak.