Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
3. eszena: Ama
(emakumea kaskoak jantzita, dantzan urduri. gizona kutxak mugitzen, zerbait hori gogoratu nahian. ama lorategian, loreak landatzeko lurra prestatzen.)
ama (off): Ume, sukaldean tortilla utzi dizut eginda. Ez zait ezer kostatu. A, eta biharko natilla batzuk egitea pentsatu dut.
Ai, ume, gehiegi lan egiten duzu. Zatoz. Eseri nire ondoan eta kontaidazu zeozer. Gona horrekin oso guapa zaude.
Portzierto, nik egindako jertsea ez dizut askotan jantzita ikusi. Ez zaizu gustatzen, ezta? Ba lehengoan telebistako aurkezle batek ia berdina zeraman jantzita. Moda-modan dago.
Aizu, Jontxu ez al dator berandu? Ez zitzaion ezer gertatuko, ezta?
Euria dator, nire belauna hasi da ja protestan. Esan beharko diot berriro medikuari.
Beno, hemen ez banauzu behar, banoa. Etxera iristean deituko dizut ondo iritsi naizela esateko.