Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

1. eszena

 

(hiru emakumeak aulkietara itzuliko dira umea zerura begira dagoen bitartean.

Kotxe hotsa. Motorra martxan dauka. Tarteka, azeleragailua zapaldu eta motor hotsa ozenago entzungo da. Lasterketa baterako prestatzen ari den kotxea ematen du.)

 

umea (off): Ama... aita?

emakumea 2 (off): Ez da etorriko.

umea (off): Baina aitak esan dit...

emakumea 2 (off): Amaitu da, ttiki. Amaitu da, betiko. Zuk ulertuko duzu.

 

(Bat-batean autoak abiadura hartzen duela entzungo dugu, gero eta gehiago.)

 

umea (off): Aita!

ama (off): Ezzzz!!!

 

(Kolpe hotsa.)