Hildako haurra
Hildako haurra
Gotzon Barandiaran
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-06-2
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
 

 

8. agerraldia

 

 

aguazila: Geldi, atxilotuta zaude. Entzuteko eskubidea duzu, ez berba egitekoa. Agintearen aurkako iritzi eta susmo okerra zabaldu izana eta ondorioz agintari publikoen aurkako herra eta ondorioz ekintza terroristak iradokitzea leporatzen dizugu. Ez duzu abokatuaren beharrik. Zureak egin du eta badakizu.

 

(Esaldien tarteetan Togetherkissingekoen kamerei begiratzen die. Dena hurretik grabatzen ari dira. Lekukoen testigantzak ere nahi dituzte.)

 

togetherkissingeko kazetaria: Noiztik susmatzen zenuen zuen auzokideak terroristak entrenatzen zituela?

 

auzokide 3: Harrituta nago, ez nuen horrelakorik espero. Urteetan gara auzokide, eta ez nuen sekula pentsatuko terroristak entrenatzen zituenik. Tira, egia esan, gutxitan ikusi dut jesarrita eta inoiz pentsatu izan dut bere janzkera hori ez zela ohikoa gurean eta lantzean txistukatzen zituen doinuek ere… ea! doinu horiek… Eta egun batean gogoratzen dut arrandegiko ilaran zerbait esan zuela berak gurago izango lukeela arraina berak aukeratu. Bai, nik beti susmatu izan dut ez zela parte onekoa.

 

togetherkissingeko kazetaria: Horra, jaun-andreok, atxilotua inork baino hobeto ezagutzen zuen lagun minaren aitortza. Zorionez, gure segurtasun indarrek, beste behin ere, milaka lagunen heriotza ekidin dute. Aran Larrea, Togetherkissing.